Marsupialia | |
---|---|
Behe Kretazeo-gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Infraklasea | Marsupialia Illiger, 1811
|
Azpibanaketa | |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Marsupialia ugaztunen barruko infraklase bat dira. [1] Martsupialak bereizten dituen ezaugarri nagusia kumeek umetokian ematen duten denbora laburra eta garapen gehiena erditu eta gero ematen dela da, espezie batzuetan poltsan. Animalia haietan, kumea oso garatugabea dagoenean erditzen da eta ingurunera ateratzeko gai izan arte, amaren poltsan garatzen da, haren barnean dauden ugatzetatik elikatuz. Azpiorden horren jatorria antzinako Gondwana kontinentean dago; hori dela eta, egun duen hedapena Australasia eta Hego Ameriketan da nabarmen[2].
Orokorrean, 270 bat espezie daude, 70 Amerikan, batez ere Hego eta Erdialdeko Amerikan, zarigueia eta arratoi marsupiala, esaterako, eta 200 Australian, Zelanda Berrian eta inguruko irletan: kanguroa, walabia, bilbia, bandicota, wombat, koala, Tasmaniako deabrua eta martsupial planeatzaileak, kasu. Haietaz gain, iraungitako espezie asko daude, hala nola, Tasmaniako tigrea[3].
Martsupial hitza latinezko marsupium (“poltsa”) hitzetik dator. Gainera, espezie askoren izen zientifikoak “poltsa” edo “poltsiko” esanahidun grekozko aurrizkiez eta ugaztun europarren izen zientifikoez osatuta zeuden: Thyla-cinus, poltsadun txakurra. [4]