Martello dorrea

Killineyko Martello dorrea. Irlanda.
Martello dorre baten hondakinak Cap Cavalleria lurmuturrean, Menorka.

Martello dorrea edo Martelloak Britainiar Inperioko koloniak izan ziren herrialdeetako kostaldeetan topatu daitezken dorre batzuk dira. Berez, herrialde hauetako kostaldeak piraten edo beste herrialde etsaien erasoetatik babesteko asmoz eraiki ziren behatokiak dira. Gehienak XIX. mendearen hasieran Napoleondar Gerren garaian eraiki ziren, hots, 1804 eta 1814 bitartean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne