Martha Haines Butt | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Norfolk, 1833ko azaroaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | estatubatuar zuria |
Heriotza | New York, 1871ko otsailaren 9a (37 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta sufragista |
![]() ![]() |
Martha Haines Butt, ezkondu ondorengo abizenez Bennett, (Norfolk, 1833ko azaroaren 22a – New York, 1871ko otsailaren 9a) esklabotzaren aldeko idazle estatubatuarra izan zen. Iparraldeko zein hegoaldeko estatuetako hainbat egunkari eta aldizkaritan kolaboratu zuen[1]. 1853an, 19 urte zituela, Antifanaticism: A Tale of the South eleberria kaleratu zuen[2]. 1850eko hamarkadan emakumeen eskubideen aurkako lanak idatzi bazituen ere, 1870erako, emakumeen sufragioaren aldekoa zen.