Martin Bormann

Martin Bormann

Alemania Naziko Reichstagko kidea

Bizitza
JaiotzaHalberstadt1900eko ekainaren 17a
Herrialdea Hirugarren Reicha
 Weimarko Errepublika
 Alemaniar Inperioa
HeriotzaBerlin1945eko maiatzaren 2a (44 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Gerda Bormann (en) Itzuli  (1929ko irailaren 2a -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, nekazaria, militarra eta Nazi (en) Itzuli
Lantokia(k)Berlin
Obersalzberg (en) Itzuli
Führerbunker eta Munich
Jasotako sariak
KidetzaSchutzstaffel
Zerbitzu militarra
Adar militarraSchutzstaffel
Wehrmacht
GraduaObergruppenführer (en) Itzuli
soldadu
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0097006 iTunes: 974332686 Find a Grave: 5350 Edit the value on Wikidata

Martin Bormann (Halberstadt, Alemania, 1900eko ekainaren 17a - Berlin, Alemania, 1945eko maiatzaren 2a) politikari nazi bat izan zen. 25 urte zituela Alderdi Nazional Sozialistako kide egin zen. SSetako jenerala izan ondoan, Rudolf Hessen lekua hartu zuen alderdi naziko kantzelaritzan (1941). Hitlerren idazkaria izan zen 1943. urtean, eta juduak eta poloniarrak ezabatzeko proiektu basatiak bultzatu zituen. Hitlerrek bere aginduen betearazle izendatu zuen. Bormann desagertu egin zen Berlinen 1945eko maiatzaren 2an. XX. mendearen hondarreko ikerketek diote bere buruaz beste egin zuela egun horretan bertan, sobietar gudariek harrapa ez zezaten. Hala ere, urte askoan munduko tokiren batean ezkutatuta zegoela uste izan zen, eta Nurenbergeko epaimahaiak hiltzera kondenatu zuen in absentia (hau da, kondenatua bertan izan gabe).

Zurrumurru batzuek zioten 1950eko eta 1960eko hamarkadetan Markina-Xemeinen (Bizkaia) ezkutuan bizi izandako nazietako bat Martin Bormann izan zitekeela. Zurrumurru horien arabera, Wilhelm Mallet arma trafikatzaileak herrian zuen txaletean bizi izan zen, txofer lanetan.[1]

  1. Arrizabalaga Gonzalez, Jon. Alemanaren Mamua. Todos Tus Libros ISBN 978-84-09-43487-9. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne