Martxa Luzea 5 | |
---|---|
Long March (en) ![]() ![]() | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | China Academy of Launch Vehicle Technology (en) ![]() |
Garatzailea | China Academy of Launch Vehicle Technology (en) ![]() |
Jatorrizko herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Historia | |
Lehen hegaldia | 2016ko azaroaren 3a |
Kudeatzailea | Txinako Espazio Administrazio Nazionala |
Dimentsioak | 5 (![]() ![]() |
Martxa Luzea 5 (txinera tradizionalez: 長征五; txinera sinplifikatuz: 长征五; pinyinez: Changzheng wǔ), LM-5, CZ-5 edo Changzheng 5 Txinako Jaurtiketa Ibilgailuen Teknologia Akademiak garatutako pisu handiko jaurtiketa ibilgailu bat da. CZ-5 izan da Txinak erregai likidoekin zerotik egindako lehen ibilgailua[1]. Bere helburu nagusia hurrengo 20-30 urteotan orbita geoestazionarioan Txinak behar dituen karga handiko elementuak jaurtitzea da. Bi modutan erabiliko da: CZ-5 moduan, satelite geoestazionarioak eta planeta-arteko zundak bidaltzeko, 14.000 kilogramo jaurtitzeko gai dena[2][3]; eta CZ-5B, 25.000 kg arteko karga pisutsuak orbita baxuan jartzeko[4].
AEBren Delta IV Heavyk baino pixka bat gutxiago jaurti dezake, baina Ariane-5 europarrak eta Proton-M baino gehiago espazioratu dezake[5].
Bere lehen jaurtiketa 2016ko azaroaren 3an egin zen, 12:43etan UTC, Wenchangetik, Hainan uhartean, arrakasta handiz.