Winifred Mary Beard (Much Wenlock, Shropshire konderria, Erresuma Batua, 1955eko urtarrilaren 1a)[1] ingeles akademikoa da, Ikasketa klasikoetan aditua. Cambridgeko Unibertsitateko katedraduna[2], Newnham Collegeko fellow-a eta Royal Academy of Arts-eko Antzinako literaturako irakaslea. Bere dibulgaziozko historia lanak nabarmentzen dira[3]. The Times Literary Supplement-en klasikoen editorea eta A Don 's Life (Don baten bizitza/Don terminoa Oxbridgeko kulturan katedradunaren baliokidea da) blogaren egilea da, The Times egunkarian zutabe erregular bezala argitaratua. Hedabideetan maiz agertzen denez eta adierazpen publikoak, batzuetan polemikoak, egiten dituenez, "Britainia Handiko klasizistarik ezagunena" dela esan izan da.[4] Beard Germaine Greerren The Female Eunuch, Kate Milletten Sexual Politics eta Robert Munschen The Paper Bag Princess aipatua izan da eragin handiko emakume gisa, bere feminismo pertsonalarengatik[5].