Mary Roberts Rinehart | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pittsburgh, 1876ko abuztuaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | New York, 1958ko irailaren 22a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | UPMC Shadyside School of Nursing (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, eleberrigilea, poeta, idazlea, gidoilaria, erizaina, umorista, saiakeragilea, bidaia idazlea eta polizia generoko idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Nobela erromantikoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Mary Roberts Rinehart (Allegheny City, Pennsylvania, 1876ko abuztuaren 12a - New York, 1958ko irailaren 22a) estatubatuar idazlea izan zen, "Agatha Christie estatubatuarra" deitua.
Mary Ella Roberts jaioa, erizaintza ikasi zuen eta Stanley Marshall Rinehart medikuarekin ezkondu zen. 1903ko burtsaren krisian aurrezkiak galdu zituzten eta Mary istorioak idazten hasi zen. 1907an arrakasta lortu zuen The Circular Staircase eleberriarekin.
Gerra berriemailea izan zen Europan Lehen Mundu Gerran, eta borrokalarien esperientziei buruz idatzi zuen.
Batez ere krimen eta misteriozko eleberriengatik da ezaguna. The Door eleberriari esaldi hau egozten zaio: "hiltzailea maiordomoa izan zen", eleberrian agertzen ez den arren.