Masa atomiko

Masa atomikoa (ma) atomo baten oinarrizko egoerako masa da, eta kilogramotan edo masa atomikoaren unitateetan (u) adierazten da. [1]

Atomoen masaren gehiena nukleoko protoiek eta neutroiek osatzen dute, eta gainerakoa elektroien eta lotura nuklearren energiaren araberakoa da. Dena dela, masa atomikoa partikula horien guztien masen batura baino pixka bat txikiagoa da, lotura-energiaren masaren galeragatik (E = mc2). Izan ere, fisika nuklearrean, masa atomikoa energiaren baliokide bezala adierazten da, Einsteinen masa eta energiaren baliokidetasun ekuaziotik abiatuta: E = mc2; non E partikula baten energia, partikularen m masarekin eta argiaren abiadura erlazionatzen den.[2]

Bestalde, masa atomikoaren zenbakizko balioa dalton-etan ere adierazi daiteke, eta kasu horretan, masa atomikoak masa-zenbakiaren balio oso antzekoa du. Izan ere,  Dalton (Da) 1 bere oinarrizko egoeran atsedenean dagoen karbono 12 atomo aske baten masaren 1/12 bezala definitzen da.

Honen ondorioz, Masa isotopiko erlatiboa lortzeko era da isotopo baten masa atomikoa ma zatitzea masa atomiko konstantearekin (mu). Emaitza adimentsionala izango da. Hala, karbono-12 atomo baten masa atomikoa 12 Da-koa da definizioz, baina karbono-12 atomo baten masa isotopiko erlatiboa 12 besterik ez da. Molekula bateko atomo guztien masa isotopiko erlatiboen batura masa molekular erlatiboa da. Izan ere, substantziak normalean isotopikoki puruak ez direnez, komeni da oinarrizko masa atomikoa erabiltzea; berau elementu baten batez besteko masa atomikoa da, eta elementu horren isotopoen ugaritasunak definitzen du.

  1. Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - atomic mass (A00496)» goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  2. «Physical Quantities and Units» Quantities, Units and Symbols in Physical Chemistry (Royal Society of Chemistry): 1–10. 2023-11-29 ISBN 978-1-83916-150-6. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne