Massalia | |
---|---|
Datuak | |
Koordenatuak | 43°17′47″N 5°22′12″E / 43.296346°N 5.369889°E |
Massalia (grezieraz: Μασσαλία -erromatar alfabetoa itzulita: Massalía- eta latinez: Massilia), antzinako greziar kolonia bat izan zen (apoikia) Mediterraneo kostaldean, Rodano bokaletik gertu, ekialdean. Fozeako joniarrek K.a. 600. urtean ezarria, apoikia hau azkar hazi zen, eta bere populazioak Iberiar penintsulan, Korsikan eta Ligurian, negoziaziorako aitzin-postu asko sortu zituen. Massaliak kolonia independente bezala iraun zuen Galietako erromatarren kanpainara arte K.a. I. mendean. Massaliako hondakinak oraindik existitzen dira egongo Marseillako hirian, Frantziako hiririk zaharrena eta Europako bizileku zaharrenetarikoa kontsideratzen dena. [1]