Massilia Sound System | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Marseilla |
Musika mota | rub a dub, reggae, ragga, hip hop, Musika tradizionala |
Urteak | 1986 - 2004 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Rocker Promocion |
Taldekideak | |
Tatou (Moussu T.), Jali (Papet J.), Lux Botté, Gari Grèu, Janvié (Medou Clayder D.) | |
Lehengo taldekideak | |
Goatari | |
Informazio gehigarria | |
Webgune ofiziala | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Massilia Sound System 1980ko hamarkadan Marseillan sortutako reggae talde bat da. Reggaea, rub-a-duba eta raggamuffina nahasten dituzte erritmo tradizional eta sanplerrekin. Beren musikari trobamuffin deitu izan diote (trobador okzitaniar hitza eta raggamuffin elkartzetik sortua). Okzitanieraz eta frantzieraz abesten dute nagusiki, baina portugesaz eta italieraz ere abestu izan dute. Azken disketan rock, drum and bass eta hip hop gehiago sartzen dute.
Diskoetxeek eurekiko interesik ez zutela agertzen ikusita, diskoetxe propioa sortu zuten: Roker Promocion.
2008ko uztailaren 18an Lux B, taldeko partaidea, hil zen 47 urterekin.