Mastaba

Mastaba baten arrastoak

Mastaba («bankua» esan nahi duen arabierazko hitza) Antzinako Egiptoko eraikin bat da, hilobi bezala erabilia, oinarri bezala laukiluze bat duena eta forma enborpiramidala. Aberatsenek, Shepseskaf faraoiak eraiki zuenak bezala, hogei metroko garaiera izatera iritsi ziren.

Antzinako egiptoarrek nola deitzen zituzten jakiterik ez dagoenez, arabiarrek mastaba deitu zituzten, tokiko bankuen antza baitzuten, lehen esploratzaile europarrek hartu zuten hitza. Antzinekoenak, lehenengo dinastiatakoak dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne