Teknologian, ekaia[1] edo materiala zerbait ekoizteko erabiltzen diren gai motetako bakoitza (adibidez, zura, metala, plastikoa). Materialak produktuari emango zaion erabileraren eta horren kostuaren arabera erabakitzen dira. Materialen propietateak fisikoak (elastikotasuna eta granulometria, esaterako) eta kimikoak dira; azalera mota ere, maiz estetikarekin loturik, izaten da kontuan hartu beharreko beste ezaugarri bat.
Mark Miodownik ikertzaile eta dibulgatzailearentzat, dituzten ezaugarriengatik, egunero etxean edo kalean erabiltzen ditugun artean 10 ekai arrunt berezienak hauek dira: Altzairua, papera, hormigoia, txokolatea, plastikoa, apar sintetikoa, beira, grafitoa, portzelana, inplantea.[2]