Matilda, 1996ko Danny DeVito estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako fantasiazko komedia film bat da. Roald Dahl galestar idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. DeVitoz gain, Rhea Perlman, Embeth Davidtz, Pam Ferris eta Mara Wilson aktoreek antzeztu zuten.