Matronae

Matres, Borgoinako Ventaulten aurkitutako terrakota-erliebea, Bibracteko Musée de la civilisation celtique museoan dago ikusgai. .

Matronae edo Matres izen latinoak antzinako erromatar inperioko Europako hainbat probintziatan gurtzen zen jainkosa hirukote bat da. Latinez, Matres (ama[1]) da eta Matrones (emaginak[1]). Gurtza horren aztarnak K.a. I. mendetik V. mendera bitartekoak dira, hau da, jainko-jainkosen idazkunak eta eskulturak egiteko erromatar ohitura lehenago izan ez zuten beste herrien artean zabaldu zenean.

Jainkosen irudiak zituzten botozko objektu eta aldaretan irudikatzen ziren. Irudi horiek, normalean, gorputz osokoak ziren hiruko taldeetan, eta inskripzioak eransten zituzten (gutxi gorabehera, kontserbatutakoen erdiek izen zeltak dituzte, eta beste erdiek, germaniar izenak); Germaniako eskualdeetan gurtu zituzten, Ekialdeko Galian eta Italiako eta Hispania iparraldean[2]. Arabako Errioxako Guardian ere aurkitu dute bat, bertako urmael erraldoitik gertu[3].

Matresekin zerikusia duten praktika erlijiosoei buruzko informazioa haien irudikapenak eta inskripzioak dauden harrietan agertu diren aztarnetara mugatuta dago, ez baitira testu klasikoetan aipatzen; horietatik 1.100 ale inguru aurkitu dira[2]. Matres germanikoak Dísir direlakoen, Walkiriekin eta Nornekin (horiek ere germaniarrak ziren) lotuta zeuden[1]. Batzuetan, Merkurio zeltarekin batera irudikatzen ziren[4].

Eskoziako Cramonden hirian aurkitutako aldare baten marrazkia. Idazkunaren kodea: AE 1977 496 = RIB 2135. Testua latinez: Matrib(us) Ala/tervis et/ matrib(us) Cam/pestrib(us) coh(ortis) I[I]/ Tungr(orum) ins(tante)/ VERSCARM/ ) (centurione)] leg(ionis) XX V(aleriae) v(ictricis). K.o. 43-410 urte artekoa. Tungroen kohorte auxiliar batek jarri zuen aldarea; tungroak germaniarrak ziren.

Armada erromatarrak okupatutako beste eremu batzuetako botozko erliebetan eta inskripziotan ere agertzen dira. Matreak, besteak beste, Galiako hego-ekialdean usu agertzen dira, hala nola Bibracten eta Panoniako kultura erromano-zeltan. Nutrices Augustae-ri eskainitako antzeko erliebetan eta idazkunetan agertzen dira erromatar inperioaren aztarnak dituzten hainbat lekutan, hala nola Estiria Behereko Ptujen[5].

  1. a b c Lindow, John (2002). Norse Mythology: A Guide to Gods, Heroes, Rituals, and Beliefs. Oxford University Press. ISBN 978-0-19-983969-8.
  2. a b Simek, Rudolf (1996). Dictionary of Northern Mythology. D.S. Brewer. ISBN 978-0-85991-513-7.
  3. Núñez Marcén, Julio; Blanco, Álvaro; Núñez Marcén, Julio; Blanco, Álvaro. (2002). «Una nueva propuesta de lectura y contextualización de la conocida ara votiva a las "Matribus Useis" de Laguardia (Álava)» Iberia: Revista de la Antigüedad 5: 49–64. ISSN 1575-0221. (Noiz kontsultatua: 2025-01-17).
  4. Takacs, Sarolta A. (2008) Vestal Virgins, Sybils and Matrons: Women in Roman Religion. Texas University Press. 118. or.
  5. K. Wigand, "Die Nutrices Augustae von Poeticio" Jahreshrift Österreiches Archäologisches Institut 18 (1915), pp 118-218, illus., noted by Susan Scheinberg, "The Bee Maidens of the Homeric Hymn to Hermes" Harvard Studies in Classical Philology 83 (1979), p 2.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne