Matthew Arnold (Laleham, 1822ko abenduaren 24a - Liverpool, 1888ko apirilaren 15a) ingeles olerkari eta kultura-teorialaria izan zen.
Thomas Arnolden seme zaharrena izan zen. Rugby Schoolen ikasi zuen, bere aitak zuzentzen zuena, eta Oxfordeko Unibertsitatean lizentziatu zen.
Hezkuntza ikuskaria izan zen 35 urtez, eta bigarren hezkuntza publikoa babestu zuen. Bere lana zela eta, Ingalaterra osoan zehar bidaiatu zuen eta probintzien gizartea ezagutzeko aukera izan zuen.
Haurtzaroan William Wordsworth olerkaria ezagutu zuen eta eskolan Arthur Hugh Clough. 1849an bere lehen poena-liburua argitaratu zuen. 1857an poesia irakasle izendatu zuten Oxforden eta eskolak ingelesez ematen lehena izan zen. Alfred Tennyson eta Robert Browningekin batera viktoriar garaiko poeta handienetako bat da.