Matxitxakoko itsas gudua 1937. urteko martxoaren 5ean, Bizkaiko Matxitxako lurmuturraren aurrean gertatu zen itsaso-borrokari deritzo. Espainiako Gerra Zibil garaian izan zen, Errepublikaren alde ari zen Eusko Itsas Gudarostearen itsas armada eta frankisten alde borrokatzen ari zen Canarias gurutzaontziaren artean.
1937ko martxoaren 5ean, Galdames merkatal ontzia Bilborantz zihoan, 173 bidaiari gainean zeramatzala. Matxitxako parean, errefuxiatu eta politiko errepublikar ugari zeuden ontzi hark Canarias ontziarekin egin zuen topo. Galdames babesteko inguruan zeuden bou euskaldunek Canarias-i egin zioten aurre. Canarias-ek bou haietako bat, Nabarra, hondoratu zuen eta beste bi matxuratu.