Maurice Herzog (Lyon, Frantzia, 1919ko urtarrilaren 15a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 2012ko abenduaren 13) frantziar alpinista eta politikaria izan zen. 1950eko ekainaren 3an Louis Lachenal alpinistarekin batera Himalaia mendilerroko Annapurna mendiaren gailurrera igotzea lortu zuen. Horrenbestez, zortzimilako bat igotzea lortu zuten aurreneko gizakiak izan ziren.