Maurice Richard | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1921eko abuztuaren 4a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Montreal, 2000ko maiatzaren 27a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Notre Dame des Neiges Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | izotz-hockeyko jokalaria eta ice hockey coach (en) ![]() |
Posizio edo espezialitatea | winger (en) ![]() |
Pisua | 82 kilogramo |
Altuera | 178 zentimetro |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() |
Joseph Henri Maurice Richard (Montreal, Quebec, Kanada ; 1921eko abuztuaren 4a - ibid ., 2000ko maiatzaren 27a) izotz hockeyko jokalari profesionala izan zen. Eskuineko hegaleko postuan jokatu zuen eta bere ibilbide osoa Hockey Liga Nazionaleko (NHL) Montreal Canadiens-ekin egin zuen.
Rocket ezizenez, NHLren historiako goleatzaile handienetakotzat hartzen da: bere ibilbide osoan 500 gol baino gehiago sartu zituen lehen pertsona izan zen (544 tanto), eta denboraldi erregularreko (1944-45) 50 partidatan 50 gol sartu zituen lehena izaten ere lortu zuen.
Richardek zortzi aldiz irabazi zuen Stanley Kopa Montrealekin, eta 1955etik 1960ra bitartean lortutako bost kopa jarraietan izan zen taldearen kapitaina. Haren omenez, 1998tik NHLk Maurice Richard Trofeoa izeneko garaikurra banatzen du, denboraldi erregular osoan gol gehien sartu dituenari ematen zaiona.