Maurice Druon (Paris, 1918ko apirilaren 23a - ibidem, 2009ko apirilaren 14a) frantziar eleberrigilea izan zen.
Lazare Kessel etorkin errusiar-juduaren semea zen. Bere aitak bere buruaz beste egin zuen 1920an eta ama berriz ezkondu zen. Mauricek adopziozko aitaren abizena hartu zuen. Joseph Kessel osabarekin batera Partisanoen kantua itzuli zuen Frantziako Erresistentziarako.
18 urterekin literatur aldizkarietan idazten hasi zen. 1942an De Gaulle jeneralaren armadara batu zen.
1948an Goncourt Saria irabazi zuen Les Grandes Familles eleberriarekin. 1966an Frantses Akademiako kide hautatu zuten. Kultur gaietarako ministroa izan zen Pierre Messmerren gobernuan.
Les rois maudits (Errege madarikatuak) izenburuarekin elkartutako zazpi eleberri historikoengatik da ezaguna batez ere.