Mayflower Ituna Plymoutheko koloniaren lehen gobernu-dokumentua izan zen. Bere sinatzaileak puritano separatistak izan ziren, askotan "Santuak" izena hartzen dutenak. Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoaren erlijio jazarpenetik ihes egiten zuten Mayflowereko bidaiariak ziren. Barku horretan, hala ere, bestelako bidaiariak ere baziren, Separatistek "Ezezagunak" deitzen zituztenak.
Mayflower Ituna 1620ko azaroaren 11n sinatu zuten adinez nagusiak ziren gizon gehienak, barkuan bertan. Erromesek juliar egutegia erabiltzen zuten, garaia hartan gregoriar egutegiarekin 10 eguneko desfasea zuena. Barkuko 101 bidaiarietatik 41k sinatu zuten, Cod lurmuturran ainguratuta zeudelarik.