Mazedoniar Inperioa Μακεδονία Makedonía | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 800 – K.a. 146 | |||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||
| |||||||||||||
![]() Mazedoniar Inperioa bere hedadurarik handienean, K.a. 330. urtean | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburuak | Aigai, K.a. 400.etik Pella | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako mazedoniera, Koine eta Atikar greziear | ||||||||||||
Erlijioa | Antzinako Greziako erlijioa | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
Karanusek Argeadar leinua ezarri zuen | K.a. 800 | ||||||||||||
Amyntas III.ak Mazedon batu zuen | K.a. 382 | ||||||||||||
Erromako Errepublikak konkistatu zuen Laugarren Mazedoniar Gerran | K.a. 146 | ||||||||||||
|
Mazedoniar Inperioa (grezieraz Μακεδονία) Garai klasikoan gaur egungo Greziaren iparraldean sortu zen estatua izan zen. Epiroko Erresuma zuen mendebaldean eta Trazia ekialdean. K.a. V. mendean egonkortu zen eta K.a. IV. mendean Filipo II.arekin hedapen handia lortu zuen: Mazedonia Greziako potentzia nagusi bilakatu zen. Haren semea zen Alexandro Handiak garai hartan ezagutzen zen munduko lur gehienak konkistatu zituen, eta Greziako historiako Garai helenistikoa deritzonari hasiera eman zion.