Mbira

Mbira
Deskribapena
Motalamelofono
Hornbostel-Sachs sailkapena122.1
Jotzaileambira jotzaile

Mbira shona herriaren musika tresna tradizionala da, lamelofonoa zehazki, Zimbabwen eta Malawin erabiltzen dena. Mbira/sansia egiteko eta jotzeko artea UNESCOren Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren zerrendan dago 2020tik.[1]

Egurrezko taula bat da, gainean metalezko mihi mehe batzuk (giltzak) itsatsita dituena; batzuetan, kalabaza edo zurezko erresonantzia-kaxa baten gainean ezartzen da. Koilara-kirtenak edo bizikletako gurpil-izpiak erabiltzen dira giltzak egiteko, eta hatz puntekin jotzen da.[1]

  1. a b Art of crafting and playing Mbira/Sansi, the finger-plucking traditional musical instrument in Malawi and Zimbabwe. ich.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2025-1-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne