Medina المدينة المنورة | |
---|---|
hiri handia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Saudi Arabia |
Probintzia | Medinako probintzia |
Izen ofiziala | مدينة |
Jatorrizko izena | المدينة المنورة |
Geografia | |
Koordenatuak | 24°28′N 39°37′E / 24.47°N 39.61°E |
Azalera | 589 km² |
Altuera | 608 |
Demografia | |
Biztanleria | 1.411.599 (2022) 1.027.064 (2010) |
Dentsitatea | 2.397 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | K.a. IX. mendea |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Meka |
amana-md.gov.sa |
Medina[1] (arabieraz مدينة madīna) Saudi Arabiako hiri bat da, Hiyaz eskualdean dagoena. Bere izen osoa Madīnat an-Nabī ("Profetaren Hiria"), Madīnat Rasūl Allāh ("Jainkoaren mandatariaren hiria") edo Al-Madīna al-Munawwara ("Hiri Argitsua") da, bertan, lehen elkarte musulmana sortu zelako. Aurretik Jatrib deitzen zen. Medinak, 2006an, 1.300.000 biztanle zituen.
Mekak eta Medinak osatutako multzoari, arabieraz, Al-Haramayn Ash-Sharifayn deitzen zaio, hau da "Bi Toki Santuak".
Medina hitzak "hiria" esan nahi du. Batzuetan Europako hizkuntzetan erabiltzen da, hiri arabiarren hirigune zaharra izendatzeko.