Mehdi Ben Barka | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rabat, 1920ko urtarrila |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, ezezaguna (105 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Lyautey (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() Herri Indarren Batasun Nazionala |
Mehdi Ben Barka (arabieraz: المهدي بن بركة; Rabat, 1920ko urtarrila - Fontenay-le-Vicomten, 1965eko urriaren 29an desagertua) marokoar politikaria izan zen. Istiqlal Alderdiko ezkerraldeko kidea izan zen hasieran. Geroago idazkari izan zen Herri Indarren Batasun Nazionala (Union Nationale des Forces Populaires) alderdia sortzeko utzi zuen alderdi hori. Erbestean zegoela, Marokoko gobernuak herio-epaia eman zion. Hirugarren Munduko Mugimendu Iraultzaileen koordinazioaz arduratzen zen.
1965eko urrian, bi polizia frantsesek bahitu eta, seguruenik, hil egin zuten. Ufqir jenerala Marokoko barne ministroari leporatu zioten bahiketaren ardura. Eskandalu guztiarengatik ere (Frantziako epaileek betiko kartzelara kondenatu zuten barne ministro marokoarra), zer gertatu zen ez da oraindik behar bezala argitu.