Meidumeko piramidea

Meidumeko piramidea
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Beni Suef Governorate
Koordenatuak29°23′18″N 31°09′25″E / 29.3883°N 31.1569°E / 29.3883; 31.1569
Map
Altitudea55 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. XXVII. mendea
KomisarioaHuny
Snefru
Izenaren jatorriaMeidumeko piramidea
ErabileraZenotafioa
Arkitektura
Materiala(k)kareharria
Dimentsioak65 (altuera) m

Meidumeko piramidea, arabiarrek piramide faltsua deitua (el-haram el-kaddab), El Fayumeko sarreran dago, Kairotik 100 kilometro ingurura. Erdiko egituraren hondarrak kontserbatzen dira, estalduraren hondakinek eratutako muino batez inguratua dagoena. Egiptoko IV. dinastiaren sortzailea izan zen Snefruren erregealdian eraiki ziren hiru piramideetako bat da. Besteak, Piramide Makurra eta Piramide Gorria dira.

K. a. XXVI. mendean datatua, kareharriz eraiki zen (egiptologoek uste dutenez, Egiptoko III. dinastiako azken faraoia izan zen Hunyren erregealdian, idazkun bakar batek ere hipotesi hau berresten ez duen arren). Jatorrian, zazpi harmaila zituen, beranduago zortzira hedatuak, eta, azkenik, Snefruk, piramide lau bat bihurtua. Gaur egun, soilik zortzi maila horietatik hiru baino ezin daitezke ikusi.

Piramideak, erortze bat jasan zuen antzinatean, eta, gaur egun, soilik bere barne nukleoko erdialdeko guneak dirau zutik, dorre itxura emanez, bakarra dena egiptoar piramideen artean. Itxura batean pausatua dagoen muinoa, benetan, erortze horren ondorioz sortutako hondakinez eratua dago: piramidearen estaldura, beheko geruzen gaineko itsaste ezaren ondorioz irristatu egingo zen, erdiko nukleoa agerian utziz. Badago bigarren hipotesi bat ere, irristaketa hau sekula gertatu ez zela dioena, baizik eta piramidea amaitu gabe dagoela. Teoria honen arabera, gaur egun oraindik piramidea inguratzen duten hondakinak, piramidea bera eraikitzeko behar izan ziren arrapalak desmuntatzearen ondorio izango lirateke.

Meidumeko piramidea

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne