Melanokortina 1 errezeptorea (MC1R), melanozitoen kitzikatzeko hormona errezeptorea (MSHR), melanina-aktibazio peptido errezeptorea edo melanotropinaren errezeptorea G proteina errezeptore akoplatu bat da, melanokortina izena duten pituitariako hormona peptido batzuei lotzen zaiona, hala nola hormona adrenokortikotropikoari (ACTH) eta melanozitoen kitzikatze hormonaren edozein fomari.
MC1R ugaztunen larru eta ile-kolorea erregulatzen duen proteina garrantzitsua da. Melanozito deitzen diren zelula espezializatuetako zelula mintzean aurki daiteke, melanogenesi deitutako prozesuaren bidez melanina izeneko pigmentua ekoizten duena. Proteina honek zein melanina mota sortzen den erregulatzen du, eta bere aktibazioak melanozitoei feomelanina hori edo gorriaren ordez eumelanina marroi edo beltza ekoiztea dakar.
MC1R hainbat minbiziren eragile izan daitekela ere aurkitu da, larruazalaren kolorearekin harremanik ez dutenak. Garapen-prozesuen eta hainbat gaixotasun infekzioso eta mina sentitzeko gaitasunari ere lotuta legoke.