Melaza | |
---|---|
Q27790655 ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Antzekoak | treacle (en) ![]() |
Melaza (portugesetik melaço) azukre-kanaberaren eta, neurri txikiagoan, azukre-erremolatxaren eratorri likido lodia da. Azukrea erauzi ondoren upeletan geratzen den hondarretatik lortzen da.
Haren aspektua eztiarena da, baina beltz marroixka oso iluna da, ia-ia beltza. Zapore gozo arina dauka, erregalizaren antzekoa baina zapore mingots txiki batekin.
Elikaduraren ikuspuntutik melazak karbohidrato asko ditu, baita B multzoko bitaminak eta mineral ugari ere, gehien bat burdina, kobrea eta magnesioa. Ur-kantitate gutxi dauka.
Erremolatxatik eratorritako melaza ez da giza kontsumorako egokia, mingotsa baita. Mota hau esne behien eta abelgorrien elikaduran erabiltzen da.
Melazatik alkohol-mota asko lortu ahal dira (adibidez rona).