Melodi Grand Prix | |
---|---|
Mota | Abesti lehiaketa |
Sorrera | 1960 |
Hizkuntzak | Norvegiera |
Ekoizlea | NRK |
Webgunea | Webgunea |
Melodi Grand Prix, MGP edo Norsk Melodi Grand Prix bezala ere ezaguna, Norvegiako telebista publikoa den NRKk urtero antolatzen duen musika lehiaketa bat da. Lehiaketa honek herrialdeak Eurovision Abesti Txapelketara aurkeztuko dituen abeslaria eta abestia aukeratzeko balio du. 2006an, formatuari 3 finalerdi eta bigarren aukera bat gehitu zitzaizkion. Gainera, aurreaukeraketak Suediako finala den Melodifestivalenekin antz handia du.
1960an herrialdearen Eurovisioneko debuterako sortu zenetik, norvegiar txapelketa hau urtero ospatu da hiru urtetan izan ezik. 1970ean Norvegiak Eurovision Jaialdia boikoteatu zuen bozketa sistemaz kexatzeko, eta ez zen MGPrik egon. 1991n, NRKk lehiaketarako jasotako abestiak gutxienezko maila batera ez zirela iristen iritzi zuen, eta, beraz, MGP bertan behera utzi zuen, eta barne aukeraketa baten bidez aukeratu zuen Just 4 Fun taldea. 2002an, Norvegia Eurovision Jaialditik kanporatua izan zen aurreko urtean azkenengo amaitzeagatik.