Memoria eidetikoa xehetasun maila oso zehatzak dituzten irudiak gogoratzeko ustezko trebetasuna da,[1] mnemoteknia erabili beharrik gabe. Nahiz eta pertsona askok adierazi duten trebetasun hori badutela, ez dago inolako ebidentzia dokumentaturik helduengan, eta ohiz kanpokoa da haurrengan.[2]