Mendebaldeko Flandriako Hiru Egunak

Mendebaldeko Flandriako Hiru Egunak
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1945
Ekitaldi kopurua70 (urtea: 2016)
Aldizkotasunaurterokoa (mar)
MotaKirol lehiaketa errepikakor
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundBEL Belgika
LekuaMendebaldeko Flandria
AntolatzaileaUCI
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Palmaresa
Azken garaileaBEL Sean De Bie
Garaipen gehien lortu duenaBEL Niko Eeckhout
NED Erik Dekker
BEL Patrick Sercu
BEL Wilfried Peeters
BEL Gustaaf De Smet
(2 garaipen)
Dokumentazioa

Mendebaldeko Flandriako Hiru Egunak (ofizialki eta flandrieraz Driedaagse van West-Vlaanderen) Mendebaldeko Flandria probintzian martxoan ospatzen den belgiar etapakako txirrindularitza itzuli profesional bat izan zen.

Itzuli hau 1945ean sortu zen Flandriar Ardena-Ichtegemeko Zirkuitua izenarekin (Omloop der Vlaamse Ardennen - Ichtegem). Ondoren, Éperons d'orreko Bi Egunak (Guldensporentweedaagse) izena jaso zuen 1999 eta 2002 artean. 1999tik Flandriar Ardena-Ichtegemeko Zirkuitua probako azken etapa da.

1999an proba 2.4 mailakoa zen, 2002an 2.3 mailara igo zelarik. 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourreko zati zen, 2.1 mailan.

Lehiaketa etapakako itzuli modalitatean jokatzen zen, hiru egunetan zehar banatuta.

UCI ProTour mailako txirrindularitza talde batzuk parte hartzen zuten, proba hau galtzadarri gaineko klasiko handiak prestatzeko erabiliz: Gante-Wevelgem (honekin Kemmelerako igoera konpartitzen zuelarik), eta, bereziki, Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix monumentuak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne