Mendebaldera Bidaia

Mendebaldera Bidaia
Datuak
IdazleaWu Cheng'en (en) Itzuli eta Li Chunfang (en) Itzuli
Argitaratze-data1592
Generoafantasia, gods and demons fiction (en) Itzuli eta abenturazko fikzioa
Jatorrizko izenburua西遊記
HerrialdeaMing dinastia

Mendebaldera Bidaia (txinera tradizionalez: 西遊記; txinera sinplifikatuz: 西游记; pinyinez: Xī yóu jì) XVI. mendean Ming dinastiaren agintaldian argitaraturiko nobela txinatarra da, Wu Cheng'en idazleak idatzitakoa izan daitekeena. Txinako Lau Nobela Klasiko Handietako bat da eta Asiako literatur lan herrikoiena dela esaten da[1].

Eleberria Tang dinastia garaiko Xuanzang monje budistak mendebaldera egindako erromesaldian oinarritzen da. Hark idatzi zuen liburuan kontatzen denari folklore herrikoiko osagaiak eta autoreak berak asmatutakoak gehitzen dizkio. Horrela Xuanzangek hiru ikasle laguntzaile ditu, Sun Wukong, Zhu Bajie eta Sha Wujing, bai eta Dragoi Zaldi Zuria ere. Erromes taldeak argitasuneranzko bidaia egiten du elkarlana ardatz hartuta.

  1. Kherdian, David. (2005). Monkey: A Journey to the West. , 7 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne