Mercatorren proiekzio

Lur gainazalaren Mercator proiekzioa 82 ° S eta 82 ° N artean.
1569ko Mercatorren mapa
Bi ibilbideren alderaketa, Ipar Atlantikoko Mercatorren proiekzioan: ibilbide loxodromikoa (puntu kardinalen araberakoa, mapan lerro zuzena) eta geodesikoa (lurreko zirkulu maximo baten edo distantzia laburrenaren araberakoa, mapan kurba)

Mercatorren proiekzioa Gerardus Mercatorrek 1569an diseinatu zuen proiekzio kartografiko mota bat da, lurraren gainazaleko mapak egiteko baliatzen dena. Oso erabilia izan da XVIII. mendetik aurrera itsas ibilbideak kalkulatzeko, norabide finkodun ibilbideak (loxodromikoak) errazki marrazteko aukera ematen baitu. Ibilbide horiek lerro zuzen moduan agertzen dira Mercator proiekzioan, beste proiekzio zehatzagoetan ez bezala.

Ekuatorearekiko tangentea den proiekzio zilindriko mota bat da. Hori horrela, deformatu egiten ditu meridianoen arteko distantziak lerro paraleloetan, poloetara hurbildu ahala haien zabalera gero eta gehiago handituz.

Proiekzio honek, gainera, ez ditu paraleloen arteko forma errealak errespetatzen, luzera handitzen die poloetara hurbildu ahala, poloen inguruko eremuak are gehiago desitxuratuz. Proiekzio zilindriko ekidistantearekiko aldea nabarmena da, azken honek paraleloen arteko distantziak errespetatzen baititu eta proiekzioan meridianoen deformazioak baino ez baititu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne