Mercury Rising (euskaraz Merkurioren Erorketa) 1998ko Harold Becker estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako akziozko politika thriller bat da. 1996an Simple Simon ("Simon Sinplea") eleberrian oinarritua dago. Bruce Willis, Alec Baldwin, Chi McBride, Kim Dickens eta Miko Hughes aktoreek antzeztu zuten.