Meritxell Batet Lamaña (Bartzelona, 1973ko martxoaren 19a) Kataluniako Sozialisten Alderdiko (PSC) kidea da, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea eta Diputatuen Kongresuko egungo presidentea. 2018ko ekaina eta 2019ko maiatza bitartean Espainiako Gobernuaren Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa izan zen.
PSCko Bartzelonako diputatu sozialista izan da VIII., IX. eta X. legegintzaldietan, eta PSOEkoa, berriz, XI. legegintzaldian. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren konfiantza-esparruko kide da, 2015eko hauteskunde orokorretan Madrilgo zerrendako bigarren postuan kokatu zuten eta, ondoren, negoziazio-batzordeko kide izendatu zuen Sanchezek PP agintetik botako zuen gobernu bat eratzeko.
2018ko ekainaren 6an, Pedro Sanchezek Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro izendatu zuen. 2019ko maiatzaren 21az geroztik, Diputatuen Kongresuko presidentea da.[1]