Merkataritza Federazioa Star Warsen film sagan eta fikziozko unibertsoan merkataritza zuzentzen duen eta bere posizioaz abusatzen duen fikziozko erakunde galaktiko oso boteretsu bat da. Erregeorde batek gobernatzen du, Nute Gunrayk, ezkutuan eta bere onura propiorako lanean aritzen dena beste guztien gainetik pasatuz.
Film sagaren istorioan, Merkataritza Federazioa Nabooko gudua gertatu baino mende asko lehenagotik existitzen da, botere ekonomiko eta armamentistikoan haziz. Gudu epiko hau gertatu baino urte batzuk lehenago, pirata espazialengandik babesteko aitzakiarekin, neimoidiarrek (erakunde honetan nagusi zen espezi estralurtar bat) gudu droide armada bat eraikitzea agindu zuten. Hau, egin zezaketen negoziorik hoberena bihurtu zen, beste negozio batzuk bizkortzeko eta armada honi beharrezko errespetua ez ziotenak menderatzeko balio izan baitzieten.
Negoziaketa arriskutsu batzuen ondoren, droideka batzuk ere lortu ahal izan zituzten, beste edozein androidek baino askoz gehiago erresistitzen zuten energia ezkutua zuten errobot batzuk. Modu berean, espazioan erasoetatik babesteko milaka ehizaontzi droide erosi zituzten, ehizaontzi txiki batzuetan edo lau hanka eta buru bateko makina erraldoiak bihur zitezkeen errobot batzuk, garaitzeko oso zailak zirenak.