Mesenkima | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Carnegieren etapak | 6b |
Identifikadoreak | |
Kodea | TE E5.16.4.0.3.0.18 |
TE | E5.16.4.0.3.0.18 |
Terminologia anatomikoa |
Mesenkima animalien enbrioiko egitura da, ektodermoaren eta endodermoaren artekoa, mesodermotik sortua. Izar formako zelulek osatzen dute; zelula horiek luzakinak dituzte eta elkarri lotuak egoten dira belaki itxurako egitura bat osatuz. Mesenkimatik animalia helduen ehun konjuntiboa, kartilago ehuna, hezur ehuna etab. eratzen dira.