Metallica | |
---|---|
![]() Metallica musika taldeko kideak 2008an Londres hirian. Ezkerretik eskuinera: Kirk Hammett, Lars Ulrich, James Hetfield eta Robert Trujillo. | |
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Los Angeles (AEB) |
Musika mota | Heavy metal Thrash metal Hard rock Nu metal (St Anger) |
Urteak | 1981 - gaur egun |
Produkzioa | |
Taldekideak | |
James Hetfield Lars Ulrich | |
Lehengo taldekideak | |
Jason Newsted Cliff Burton (hilda) | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
com www.metallica.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Metallica heavy metal talde estatubatuarra da. Taldea 1981ean sortu zuten Los Angelesen James Hetfield abeslari eta gitarristak eta Lars Ulrich bateria jotzaileak, eta San Frantziskon izan du egoitza bere ibilbidearen zatirik handienean[1][2]. Tempo azkarrek, instrumentuek eta taldearen agresibitate musikalak thrash metala sortu zuten lau banda handietako bat bihurtu zuten Megadeth, Anthrax eta Slayer taldeekin batera. Metallicaren egungo formazioa Hetfield eta Ulrich sortzaile eta konpositore nagusiek, Kirk Hammett gitarra-jotzaile nagusiak eta Robert Trujillo baxu-jotzaileak osatzen dute. Dave Mustaine gitarrista (Megadeth sortu zuen taldea utzi ondoren) eta Ron McGovney, Cliff Burton eta Jason Newsted baxu-jotzaileak taldeko kide ohiak dira.