Metcalferen legea

Bi erabiltzailek konexio bakarra ezarri dezakete. Bost erabiltzailek, 10 konexio bakar ezarri ditzakete. Hamabi erabiltzailek, 66 konexio bakar ezarri ditzakete.

Metcalferen legeak dio telekomunikazio-sare baten balioa sistemara konektatutako erabiltzaile-kopuruaren berbidurarekiko (n2) proportzionala dela.

Legearen gaur egungo definizioa George Gilderrek 1993an eman bazuen ere, adierazpenaren egiletza Robert Metcalferi aitortzen zaio. Metcalfek erabili baitzuen 1980. urte inguruan Etherneti buruz aritzeko. Alabaina, Metcalfek erabiltzaileez hitz egin beharrean, "komunikazio-gailu bateragarriez" hitz egiten zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne