Metro Bilbao

Metro Bilbao S.A.
MotaEnpresa publikoa
SektoreaMetro (garraiobidea)
Sorrera1993ko otsailaren 18a
SortzaileaEuskal Trenbide Sarea eta Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EgoitzaNafarroa Kalea, 2; 48001 Bilbo
PresidenteaJose Luis Bilbao Eguren
MerkatuakBilboaldea eta Uribe Kosta
Webguneahttp://www.metrobilbao.eus
Artikulu hau Metro Bilbao S.A. enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilboko metroa».

Metro Bilbao S.A. Bilboko metroa kudeatzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoak eratutako sozietate anonimoa da. Bilboko metroa kudeatu eta ustiatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak bere gain hartzen ditu. 1993ko otsailaren 18an eratu zen, eta 1992ko azaroaren 12an BGPak egindako bilkuran onartu ziren Estatutuek arautzen dute.

Gaur egun, Metro Bilbao S.A. k Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak ustiatzen ditu. Bestalde, Euskotrenek Metro sareko 3. linea ustiatzen du. Proiektuan dauden lineei dagokienez, 4. linea Euskotrenek eta 5. linea Metro Bilbao S.A.k ustiatuko omen dituzte.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne