Metrologia zientziaren eta teknologiaren adar bat da, batez ere magnitude eskalarren eta ordinalen neurketa, neurri unitateen eta neurri patroien definizioa aztertzen dituena.[1] Nazioarteko Unitate Sisteman (SI) funtsezkotzat jotzen dira unitate hauek: luzera, masa, denbora, korronte elektrokoa, tenperatura, argiaren intentsitatea eta substantzia kantitatea. Gainerako unitateak funtsezko horietatik eratorritzat har daitezke, 1. neurri unitatea (1 zenbakia) izan ezik, magnitude «dimentsiogabeetan» aplika daitekeena, zeinetan dimentsioen berretzaile guztiak zero baitira.