Mexikar muralismo

Tenochtitlan hiria Azteka garaian erakusten duen Diego Rivera margolariaren murala. Mexiko Hiriko Jauregi Nazionalean.

Mexikar muralismoa mexikar margolaritzan eman zen mugimendua da. Mugimenduak 1920 eta 1960 bitartean izan zuen garai garrantzitsuena, ondorengo artista mexikarrengan ere eragina izan zuen arren.

Bere oinarri politikoengatik da ezaguna, batez ere Marxismoaren eragina jaso zuen eta Mexikoko iraultzaren ondorengo egoera politiko eta sozialarekin zerikusia izan zuen. Irakastea zuen helburu. Edozein arraza edo klase sozialeko pertsonak ikusi zezakeen toki publikoetan margotzen zuten. Momentuko egoera sozial eta politikoa eta herriaren historia deskribatzen zuten. Mexikoko jendea elkartzea eragin zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne