Mezu

Mezua, bere zentzurik orokorrenean, komunikazioaren xedea da. Emaleak, hartzaileari, kanal edo komunikabide baten bidez bidaltzen dion informazioa bezala definitua dago. Komunikabidea, idazkera, hitzegitea... izan daiteke. Hitza, testuinguruaren arabera, informazio horren aurkezpenari ere ematen zaio, hau da, mezua igortzeko erabili diren ikurrei. Edozein kasutan, mezua oso zati garrantzitsua da informazio elkartrukearen prozesuan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne