Mezu Trukaketarako Interfazea edo MPI (ingelesez, Message Passing Interface) estandar bat da, prozesagailu kopuru handiko sistemetan prozesagailuen arteko elkarrekintza bideratzeko diseinaturik dagoena.[1] Sistema mota horietan, prozesagailuen arteko komunikazioa ahalbidetuko duten funtzioak sintaktikoki eta semantikoki nola definitu arautzen du MPI estandarrak. C, C++, Fortran eta Ada lengoaiak erabiliz nagusiki. Zehazki, MPI "adostutako estandar" bat da, jatorriz hardware hornitzaileak, ikertzaileak, akademikoak, software-liburutegien garatzaileak eta erabiltzaileak biltzen dituen foro ireki batean diseinatutako estandar bat da. Garapen horretan izandako parte hartze zabala dela eta, MPI berehala erabilera zabaleko estandarra bilakatu zen. Argi izan behar da MPI ez dela benetako estandar bat, ISO edo IEEEk emana ez delako izan, hala ere, erabilera zabalekoa da kode irekikoa delako.
MPIren abantaila beste mezu bidalketa liburutegi batzuekin alderatuz, erabilitako programak eramangarriak (MPI ia edozein memoria banatuko arkitekturarako inplementatu baita), eta azkarrak dira (biblioteka bakoitzaren inplementazioa exekutatzen den hardwarerako optimizatu baita).