Michael Flatley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1958ko uztailaren 16a (66 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Cork |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Beata Dziaba (1986 - 1997) Niamh O'Brien (en) (2006 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brother Rice High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, koreografoa, aktorea, film-zuzendaria eta zinema aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | txirula |
michaelflatley.com eta irisharoundtheworld.com… | |
|
Michael Ryan Flatley (1958ko uztailaren 16a, Chicago, Illinois) estatubatuar-irlandar dantzari, aktore, koreografo, musikari eta noizbehinka telebistako aurkezle bat da. Mundu mailan irlandar dantzez osaturiko Riverdance, Lord of the Dance, Feet of Flames eta Celtic Tiger ikuskizunak sortu eta horietan dantzatzeagatik ospetsua da.
Chicago hiriko South Side auzoan jaio zen. Aita-amak biak ere jaiotzez irlandarrak zituen. 12 urterekin dantza ikasketak hartzen hasi zen, eta jada 1975ean Irlandako Dantza Txapelketa Nagusia irabaztea lortu zuen eta Europa jaioa ez zen lehenbiziko pertsona bilakatu zen. Dennis Dennehy dantzarien maisu den Irlandar Dantzen Dennehy Eskolara joan zen, hortik aurrera Flatleyk bere kaxaz irlandar dantzezn ikuskizunak sortu eta dantzatzeari ekin zion.