Michael Rasmussen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tølløse (en) , 1974ko ekainaren 1a (50 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 175 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Michael Rasmussen (Holbæk, Danimarka 1974ko ekainaren 1a- ) daniar txirrindulari ohia da. Txirrindulari profesionaletan pasa baino lehen Mountain Bike lasterketetan parte hartzen zuen.
2002an debutatu zuen profesionaletan CSC-Tiscali (2002) Rabobank (2003)taldean parte hartu baino lehenago.
2007ko Frantziako Tourrean liderra zelarik, hiru minutuko abantailarekin eta amaitzeko lau etapa falta zirenean, bere taldeak eskatu zion lasterketa uzteko, positiboa eman ondoren. Arrazoiak gezurrak esan zituelako eta taldearen araudia hautsi zuela argudiatuta. Rabobank taldearen arabera, Rasmussenek ekainean Mexikon zegoela esan zien, baina gerora Italian egon zela jakin zuen taldeak. Tarte horretan, Rasmussenek ez zituen Danimarkako Txirrindularitza Federazioak egin beharreko dopinaren kontrako kontrol bi pasa.