Michael Collins 1996an Neil Jordan irlandar zuzendariak zuzendutako filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak Liam Neeson, Aidan Quinn, Stephen Rea, Alan Rickman, Julia Roberts, Ian Hart eta Brendan Gleeson izan ziren.
Michael Collins irlandar iraultzaile nazionalistaren bizitzan oinarritua dago..
Filmak 1916ko Pazko Altxamendua, Irlandar Independentzia Gerra, 1920ko Igande Odoltsua eta ondorengo Anglo-Irlandar Ituna eta Irlandako Gerra Zibilaren inguruko gertakizunak azaltzen ditu, betiere Neil Jordan zuzendariaren ikuspuntutik.