Michael Haneke (Munich, Bavaria, 1942ko martxoaren 23a) austriar zinema zuzendari eta gidoigile bat da.
Fritz Haneke austriar zinema zuzendari eta aktorea eta Beatrix von Degenschild austriar aktorearen semea da, Munich hirian jaio arren, Austriako Wiener Neustadt hirian hazi izan zen. Vienako Unibertsitatea filosofia, psikologia eta drama ikasi zituen. Ondoren zinema kritikaria izan zen, 1967-1970 bitartean Alemaniako hego-mendebaldeko Südwestfunk telebista katean argitaratzaile eta antzerkigile lanetan aritu zelarik. 1974an zinema zuzendari lanetan hasi zen.