Michail Stasinopoulos (grezieraz: Μιχαήλ Στασινόπουλος; Kalamata, 1903ko uztailaren 27a - Atenas, 2002ko urriaren 31) Greziako presidentea izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen eta unibertsitateko irakaslea izan zen. 1966 eta 1969 artean Estatu Kontseiluko presidente izan zen. Diktadura amaitu ondoren, diputatu hautatu zuten 1974an Demokrazia Berria alderdiak. Errepublikako presidente aukeratu zuen parlamentuak eta 1974ko abenduaren 18tik 1975eko uztailaren 19ra bitartean izan zen karguan.
![]() |
Artikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |