Michele Scarponi (1979ko irailaren 25a, Jesi – 2017ko apirilaren 22a, Filottrano) italiar txirrindulari profesional bat izan zen. Nagusiki txirrindulari igotzailea zen.
2002an Acqua & Sapone taldearekin profesionaletan debutatu zuen. Bere heriotza unean Astana taldeko txirrindularia zen.
Bere garaipen garrantzitsuenak 2009ko Tirreno-Adriatiko, 2011ko Italiako Giroa eta 2011ko Volta a Catalunya izan ziren.