Mick Jagger (1943ko uztailaren 26, Dartford, Kent, Ingalaterra - ) The Rolling Stones musika talde famatuko abeslari eta kantagilea da, taldearen sortzaileetako bat izateaz gain. Musika eta film produktore, aktore eta enpresari bezala ere lan egin du. Taldearekin batera bi Grammy sari eta bakarlari moduan urrezko globo bat irabaziak ditu.